Steam DBH
STEAM DBH 14 eta 16 urte bitarteko gazteen bokazio teknologikoa ezagutarazi eta bultzatu nahi duen proiektua da. Zehazki, Eibarko formakuntza-zentroetako DBHko 3. mailako ikasleekin lan egingo da, sentsibilizazio ekimenen bitartez eta ikasleak enpresetako lanpostuetara eta lanpostu horietan lan egiteko behar den titulazioak ematen diren formakuntza zentroetara hurbilduz. Horrela, orientazio akademiko eta profesionalean lan egin nahi da, profil teknologiko-industrialeko langile baten egunerokoa “in situ” ezagutu ahal izateko, gazteek lanbide teknologiko-industrialei buruz izan ditzaketen zalantzak edota eragozpenak uxatu, motibazioak argitu eta horrelako ikasketak hasteko konfiantza eta autoestimua sendotzeko.
Jarduera-eremua:
Bokazio teknologikoaKolaboratzaileak:
Eibarko UdalaParte-hartzaileak:
EPC, Tekniker, ABC, Codesyntax, Orbea, Microdeco, CMZ, Bexen Cardio, Dibumet, AVS, HRE, Metrología Sariki, Danobat, Gorosabel, Gurelan, Jegan, BOJ, Dikar, Biele, Soraluce, Somabe eta Urkotronik.Proiektuaren arduraduna:
Eider Vicente adevicente@armeriaeskola.eus 633 90 93 88Category:
Date:
24 martxoa, 2023