KIC
KIC (Knowledge In Companies) proiektuak metodologia bat sortu eta ezarri nahi du, enpresei erakundeen ezagutza kritikoa modu ordenatuan identifikatzen, planifikatzen eta kudeatzen ikasteko aukera emango diena, pertsonen konpromisoa eta parte-hartzea sustatuz.
Proiektuari esker, etorkizun hurbilean ordezkatuak izango diren eta/edo enpresa utziko duten pertsonen ezagutzaren kudeaketa eta transferentzia erraztu, egituratu eta azkartu da.
KICek lagundu egin du, halaber, ikasteko kultura, motibazioa eta konpromisoa sustatzen, enpresa oinarrituko den kultura-balio berriak arin hartzeko: ikasten ikastea, ekimenaren zentzua, proaktibitatea, malgutasuna, adopzio arina, balio-aniztasuna, parte-hartzea, autokudeaketa eta konpromisoa.
Jarduera-eremua:
Pertsonak, Organizazioa eta Enpresa-KulturaKolaboratzaileak:
Gipuzkoako Foru AldundiaParte-hartzaileak:
Inguruko enpresak. SARRALLE, GURELAN, APEL, ULMA FORJAProiektuaren arduraduna:
Ainara Arrate adaarrate@armeriaeskola.eus 722 62 05 86Date:
12 uztaila, 2023