Enplegua sustatzeko programa Eguzki-instalazio fotovoltaikoak instalatu eta muntatze arloan

Langabezian dauden edo lan prekarioa duten eibartarrei zuzenduriko programa da, eta izen ematea lotura honetan egin ahal da irailaren 29a baino lehen.

Armeria Eskola Elkarteak, Eibarko Udalaren laguntzaz, laneratze programa bat eskaintzen du, Lanbiden inskribatutako langabetu eibartarrentzat. Programa urria eta abendua bitartean garatuko da. Jarraian programaren garapena:

  • Formakuntza espezifikoa Eguzki-instalazio fotovoltaikoak instalatu eta muntatze arloan (66 ordu).
  • Sektoreko enpresekin jardunaldia.
  • Praktikak enpresan (gutxienez 100 ordu).
  • Laneratze-prozesuan laguntza.

Parte hartzeko baldintzak honakoak dira:

  • Eibarren erroldatuta egotea.
  • Langabezian egotea edo lan prekarioa edukitzea eta Lanbide-n izena emanda egotea.
  • Gaztelaniaren ahozko nahiz idatzizko ulermen-maila egokia izatea.
  • Positiboki baloratuko da Elektrizitate arloan esperientzia profesionala edota ezagutzak izatea.

Izena emateko aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Inskripzio orria beteta (Pegoran eta eibar.eus webgunean eskuragarri).
  • NAN kopia edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
  • Lanbidek emandako izen-emate aldien txostena.
  • Lan-bizitza.
  • Curriculum-a eguneratuta.

Informazio gehiago jasotzeko edota zalantzak argitzeko, jarri gurekin harremanetan: elkartea@armeriaeskola.eus helbidean edota 633909388 (Eider) telefonoan.