Elkar-Ekin Lanean 2022-2024 deialdiko Soldadurako lehenengo formakuntza amaitu da
Armeria Eskola Elkarteak eta Armeria Eskolak, programa honetako Ibilbide Industrialean parte hartu dute FMEC0110 Elektrodo estalizko eta TIG bidezko profesionaltasun-ziurtagiria eskainiz. Lanbidek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak elkarEKIN Lanean deialdiaren bidez finantzatutako enplegu-programa da, eta gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden langabeak gizarteratzea eta laneratzea du helburu.
Lehenengo taldeak, formakuntza, 2022ko abenduan hasi eta 2023ko uztailean amaitu zuen. Emaitza bikainak lortu dira izan ere, baja bakarra izan dugu eta prestakuntza amaitu duten pertsonen % 85ek lan-kontratua lortu dute.
Gainera, nabarmendu behar da bi ikaslek beren egoera administratiboa erregularizatu ahal izango dutela eta, horrela, egoitza eta lan-baimena lortuko dutela.
Bigarren taldea 2024ko apirilean hastea aurreikusten da. Programan parte hartu ahal izateko, Lanbiden izena emanda egon behar da enplegu-eskatzaile gisa, 16 urte beteta izan behar ditu eta Debabarrena_Gipuzkoa eskualdean bizi behar da (Mutriku, Deba, Mendaro, Elgoibar, Soraluze edo Eibar).