Debabarrena Integra Bat Eginez Programan izen-emate epea zabalik
2024-2025 ikasturterako Debabarrena Integra programaren 19. edizioa antolatu dugu. Izena emateko epea irailaren 13ra arte zabalik egongo da.
Armeria Eskola Elkarteak kudeatu eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako programaren helburua, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden langabeak gizarteratzea eta laneratzea da.
Ekimenak bi fase ditu. LEHENENGO FASEAN ohikoa den bezala, matematikak eta gaztelera landuko dira, atal hau 180 ordu ingurukoa izango da. Fase hau irailaren 23an hasi eta urtarrilaren 23an amaituko da. Azken urteetako arrakasta ikusita, aurten ere Euskara ulertzeko 60 orduko saioak eskainiko dira, Eibarko Udalaren lankidetzari esker. Uler saio hauen helburua euskarazko ahozko ulermenean oinarrizko maila bat eskuratzea da eta modu honetan gizarteratzea erraztea.
BIGARREN FASEAN, alde batetik, FMEE0108 FABRIKAZIO MEKANIKOKO ERAGIKETA OSAGARRIAK (400 ordu + praktikak) Ziurtagiri Profesionala eskainiko dugu egoera administratiboa erregularizatu ahalko duten pertsonei eta MEKANIZATUKO OINARRIZKO ERAGIKETAK ETA PROZESUAK (266 ordu + praktikak) formakuntza ez egiaztagarria eskainiko diegu egoera administratiboa erregularizatu ezin dutenei. Bi formakuntza hauek 2025eko otsailan hastea aurreikusten da. Honekin batera, KURRIKULUMA eta LAN-ELKARRIZKETA landuko dituzte
Interesa duten pertsona guztiek LANBIDEn izena emanda egon beharko dute enplegu-eskatzaile gisa, 16 urte beteta izan beharko dituzte eta Debabarrena eskualdean bizi beharko dira.
Izen ematea, lotura honetan klikatuz, 615 775 556 telefono zenbakira deituz edo ikastaroak@armeriaeskola.eus emailaren bitartez egin daiteke.