LANERA BIDERATUZ: Gizarteratzea eta laneratzea errazteko programaren 5. Edizioa

Armeria Eskola Elkarteak (aee), Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailaren laguntzarekin, langabetuei zuzendutako gizarteratze eta laneratze programa bat jarri du abian, laneratzea errazteko.

aee-k martxan jarriko duen ekimen honen helburua, parte-hartzaileen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzea da, lan-merkatuan sartzen laguntzeko behar diren tresnak, baliabideak eta trebetasunak emanez.

Gainera, parte hartzaileen eskura jarriko da inguruko enpresetara hurbiltzeko aukera. Era berean, zuzenean ezagutu ahal izango dituzte enpresek kontratatzerakoan bilatzen dituzten trebetasunak eta gaitasunak.

Programa honetan parte hartzen duten pertsonek ere aktiboki landuko dituzte giltzarri diren zeharkako konpetentziak eta konpetentzia digitalak, bai eta enplegu gehienak betetzeko behar diren trebetasunak ere.

Programak fase hauek ditu:

LAN-ORIENTAZIOA.

GARAPEN PERTSONALA.

ENPRESETARA HURBILTZEA.

LANERATZEA.

Prestakuntza baduzu, baina langabezian jarraitzen baduzu, ez galdu aukera.

Iraupena: 2 hilabete. Urria eta azaroa.

Prezioa: dohain.

Izena emateko epea: urriaren 11a arte.

Informazio gehiagorako edo izena emateko: 633 90 93 88 / elkartea@armeriaeskola.eus

Kontaktua: Eider Vicente